Zuzenean

Artatza inguruko ikastetxeek astearte honetan igorritako kexaren eta iragan asteburuan Subflubiala Ez plataformak antolatutako kanpaldiaren xehetasunak jaso nahian, plataformako kide den Hodei Rodriguezengana jo dugu NAIZ Irratian.
Izan ere, aspaldiko aldarrikapena da 50 elkartek baino gehiagok babesten dutena: behin eta berriro eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari urpeko tunelaren lanak gelditu ditzala. Erromo zein Leioako ikastetxeak ere batu dira eskaera horretara, lanek bertako ikasle zein langileengan izango luketen eragina salatu dutelarik.