Zuzenean
«Hasieratik elkartean gauden gehienok autobusen inguruan egiten dugu lan. Dena den, azken urtebete pasatxo honetan jende berria ere batu zaigu eta horien artean bada autobusarekin zuzeneko loturarik ez duen jendea ere» Goikoetxeak azaldu digunez.
Donostiako Dbus enpresarekin, honek zirkulaziotik kendu behar zuen autobus baten kudeaketaz arduratzea adostu zuten AGABUSeko kideek. «Urteetan enpresaren instalazioetan izan dugu baina orain lekua behar dutela eta, behin behineko leku batean daukagu. Ea urtea amaitu baino lehen leku egonkor bat topatzen dugun autobusarentzat. Modelo esklusibo bat dela esan dezakegu, gelditzen diren bakarrenetarikoa». Autobusarekin batera, hainbat pieza ere badauzkate.
Hain zuzen ere. Janus Lester eta Nøgen taldeek egindako ‘Bi begi bi lore’ abestiaren bideokliparen grabaketan erabili zuten duela gutxi autobusa, baina ez da antzeko ekoizpen batean erabili duten lehen aldia. «Jada estreinatu den ‘La Frontera’ telesailean ere agertzen da gure autobusa eta oraindik iragarri ezin diren beste proiektu pare baterako ere eskatu digute. Horrelako lanak gustura egiten ditugu baina nahi genituzkeen guztiak ezin ditugu egin, ez delako gure ogibidea».
Aurrera begira, elkartean kide berri gehiago jasotzeko prest daudela aitortu digute eta leku egonkor bat topatzen badute, ez dute baztertzen bigarren autobus bat eskuratzea. «Traste zaharrekin jardutea gustatzen zaigu».
Entzun Xabi Goikoetxea eta Dani Morenorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.