Zuzenean

Gazarako Martxa Globalak, 80 herrialde baino gehiagotako milaka ekintzaile batzen dituen ekimenak, hausnarketa fasea izan du asteburuan, eta Egiptoko Gobernuak jarri dituen oztopoak ezin gainditu, martxa amaitutzat eman dute antolatzaileek. NAIZ Irratian azaldu ditu zergatiak Maite Gartziak, EAEko Podemosen idazkari nagusiaren albokoak.
Martxa honek 2009ko Askatasunaren aldeko Martxa parekatzeko asmoa zuen. Orduan, janariz eta oinarrizko ondasunez betetako dozenaka kamioi Rafah-ko ateraino eramatea lortu zen. Nahiz eta martxa ezin izan duten gauzatu, Gartziak adierazi du «ikusgarritasuna» eman diotela Gazako genozidioari. «Lehenengo egunetik gure atzetik egon da Egiptoko polizia», salatu du. Ostiralean martxa hasteko saiakera egin zuten, eta «tentsio handiko eguna» izan zela deitoratu du Gartziak.
Asteburuan hausnarketarako fasea izan dute, eta Espainiako enbaxadorearekin biltzeko aukera ere izan dute. Azken honen jarrera «lotsagarria» izan dela salatu du: «Bilera horretatik ez zutela ezer egin behar ondorioztatu genuen».



