Zuzenean

Bigarren Kafea

Lubakian #5 | Eta hala ere galderak & Denis Itxaso Gonzalez

Lubakian podcast-aren azken atalean EAEko Etxebizitza Sailburua den Denis Itxaso Gonzalezekin hitz egin du Pablo Zurutuzak. 

Audio_placeholder

Lubakian #5 | Eta hala ere galderak & Denis Itxaso Gonzalez

Loading player...
Etxebizitzari buruzko podcast bat
Etxebizitzari buruzko podcast bat (Bigarren Kafea)

Egoera latza dela badakigu, baina, beste bati azaldu beharko bagenio, ez genuke era zabalean azalduko zergatik. Gai konplexua da; adituen gaia. Eta horregatik, adituen bila joan gara. Gaia hobe ulertzeko helburuz, eta ideiak berriro ordenatu ahal izateko. Jonander Agirre Mikelez, Unai Fernandez de Betoño, AZET etxebizitza sindikatuko Ane Salvador, Aizpea Otaegi eta Denis Itxaso gonbidatu ditugu lubakira. Gai askoren inguruan mintzatu ahal izan gara haiekin, egunero entzuten ditugun kontzeptuak ulertuz eta ezagutzen ez genituenak gehituz. Hori baita azken helburua: ikastea. Txikitan marrazten genuen horretatik gertuago egon gaitezen.

Saio honetan EAEko Etxebizitza Saileko burua den Denis Itxaso Gonzalezekin egin dugu topo. Eta gure testuinguruan dugun kargu gorena izanik, itxiera eman diogu gure ibilbideari. Harekin, politikaz hitz egin dugu. Eskubideen inguruan, eta baita egin daitezkeen gauzen inguruan ere. Erantzun batzuk eman dizkigu, eta baita bere ikuspegia ere. Hurrengo urteetako egoeraren aurreikuspena, eta beste hainbat kontu. 

Jaurlaritza Logoa