Zuzenean
Harrera elkartea 2012an hasi zen euskal preso eta iheslari politikoei etxeratu osteko prozesuan laguntzen. Azken hamarkadetan asko areagotu da bere esku hartze eremua. Podcast honetan babes hori behar izan dutenen testigantzak eta elkartearen egiteko modua ezagutu nahi ditugu, lehen eskuko bizipenekin.
2018ko apirilean itzuli ahal izan zuen Donostiara Sara Majarenasek. Oraindik kartzelan zutela bazekien irtendakoan Harreraren laguntza izango zuela, kaleko bizitzari ekiteko jaso duen laguntza eta babesa izan ditu hizpide Iraitz Mateo lankidearekin.