Zuzenean

NAIZ Irratia

Mertxe Txibite

Harrera elkartea x 01.

Audio_placeholder

Mertxe Txibite

Loading player...

Harrera elkartea 2012an hasi zen preso eta iheslariei etxeratu osteko prozesuan laguntzen. Orduan arrotzak ziren 100.2 artikulua, hirugarren gradua, baimenak edo baldintzapeko askatasunak.

Azken hamarkadan asko areagotu da bere esku hartze eremua. Kasu askotan bi edo ia hiru hamarkada kaleko bizitzatik aldenduta izan diren pertsonak dira Harreraren beharra dutenak.

Bost ataleko podcast honetan lehen eskutik jasoko dugu Harreraren beharra izan dutenen bizipena eta elkartearen egiteko modua ere ezagutuko dugu.

Lehen atalean Mertxe Txibiteren hitzak jaso ditugu. 2004an atxilotu zuten eta 2017ko martxoan itzuli zen bere sorterrira. Iraitz Mateo Lankidearekin izandako hizketaldian kaleko bizitza berria martxan jartzeko emandako urratsak izan ditu hizpide. 

Jaurlaritza Logoa