Zuzenean
Harrera elkartea 2012an hasi zen euskal preso eta iheslari politikoei etxeratu osteko prozesuan laguntzen. Azken hamarkadetan asko areagotu da bere esku hartze eremua. Podcast honetan babes hori behar izan dutenen testigantzak eta elkartearen egiteko modua ezagutu nahi ditugu, lehen eskuko bizipenekin.
Jokin Aranalde ihesetik itzuli da bere jaioterrira. Lagun eta senide ingurune handia izan du beti babesle, baina Harrera bezalako elkarte baten funtzioa eta beharra azpimarratu ditu Iraitz Mateorekin izandako elkarrizketan. Hausnarketa politikoa ere badakar, Harrera bezalako elkarte bat zergatik behar den azpimarratuz.