Zuzenean
Maiderrek bere etxeko ganbaran sortzen du. Kontatu digunez, bertan aurkitzen du argia. Lehenik musika sortzen du. Eta ahots melodia bat. Dituen hitzak erabili, eta ez dituenak elkarbanatzen ditu. Izan ere, hiru idazle izan ditu bidelagun. «Sorkuntza prozesua aski sinplea da: gitarrarekin nire ganbaran».
Hal ere, bere bakarkako ibilbidea hasi duen arren, Maider ez da musikan berria. Urte batzuk atzera egin, eta jakingo dugu bizpahiru taldetan aritu dela. «Bizpahiru taldetan jo dut aurretik, musika partekatzeko kanal bat da niretzat eta nire kantuak ateratzeko momentua heldu dela uste dut». Ordutik, urte batzuk igaro eta berriro abiatu du proiektu berria. «Ttipitik pentsatu eta ttipitik hasi nuen bidea». Eta aurrera doa. Kantuz kantu aurrera pasoka.
Argitaratu berri duen azken kantuaren inguruan galdetu diogunean, hurrengoa erantzun du: «Bularreko minbiziaren kontra idatzitako abestia da». Lasterketa baterako sortutako kantua. Eta Yannic Tellechea gitarristarekin etorri denez grera, hure zuzenean entzuteko aukera izan dugu, zorionez. Izango dugu aurrerago gehiago hitz egiteko tarte bat ziur. Bitartean, kontzertuetan ikusi beharko dugu.