Zuzenean

NAIZ Irratia

«Hemendik 10 urtera Errenteriak beste itxura bat izango du»

Errenterian udalak eta Euskal Trenbide Sareak akordioa sinatu dute, Topoaren bidea eraldatzeko. Aldaketa hauen baitan, hiriak espazio askea irabaziko du eta hau bera eraldatuko du. Honetaz zein herriaren egoeraren berri izateko NAIZ irratian egon da Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea.

Audio_placeholder

«Hemendik 10 urtera Errenteriak beste itxura bat izango du»

Loading player...
Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea NAIZ irratiko estudioetan
Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea NAIZ irratiko estudioetan (NAIZ IRRATIA)

Udalak eta Euskal Trenbide Sareak sinatutako akordioaren ondorioz, topoaren ibilbideren ingurua eraldatzea espero du Aizpea Otaegik, Errenteriako alkateak. Obra horiek «herria eraldatuko» dutela azaldu du NAIZ irratian, eta «10 urtera Errenteriak beste itxura bat» izango duela gehitu du.

Errenteriako Udalaren helburua topoa hirian integratzea da, «kalitatezko espazio publikoa irabazteko». Otaegik azaldu duenez, «proiektuak mugikortasun jasangarriaren eta irisgarritasunaren aldeko apustua ere egiten du». Bi eremutan, Galtzarabordako estazioaren eremuan eta Gaztaño erdigunean, trenbidea estaliko da, eta «ikaragarrizko» espazioa irabaziko dela iragarri du.

Eremu tentsionatuak «momentuz eragin gutxi» izan duela aipatu du, eta «pena handiarekin» daudela azpimarratu du. Azkenik, bidaia agentziako iruzurraren ondotik elkartasuna adierazi die kaltetuei eta «geldotasuna» kritikatu du.

Jaurlaritza Logoa