Zuzenean

2025eko udara hastear da, eta orain hasiko dira pixkanaka herrietako terrazak jendez betetzen. Eguraldi onaren aitzakian, eguzkipean dagoen mahaia topatu, lagunekin exeri eta orduak kafeak, ardoak, garagardoak edo dena delakoa edaten igarotzeko hilabeteak iritsi dira. Jende geroz eta gehiago kalean, baina herrietan komertzioak pixkanaka gutxitzen doaz, edo hori da behintzat jendearen irudipena.
Askotan entzun ohi da, jende gazteak ez duela taberna bat irekitzearen ardura hartu nahi, bada, Orereta-Errenterian 2024eko apirilaren 18an hiru gazteren artean Bixigarri gastroteka ireki zuten. Eta aurten, lehen irekieratik urtebetera, Bite taberna ireki zuten, biteri kaleari bizitasuna itzuli dioten komertzioak.
«Ez dugu bertigorik sentitu, gizarteak gazteoi ez digulako aukera ematen ezer galtzeko, hanka sartuta ere, zer galdu dezakegu?», azaldu du Alex Oier Olarra-Gonzalez Canelladak, sortzaileetako batek. Esan du, beldurrik ez bazuten ere errespetuarekin hasi zirela eta lan hadia egin zutela.
Hiru ardaz ezberdin jarraitzen dituzte: kalitatea, gertutasuna eta gaztetasuna. «Garrantzitsua zen guretzat jende gazteak lan egin nahi zuen tokia izatea, eta talde polita sortzea» dio Alex Oierrek. Eta hala egin zuten, hiruren artean hasitako proiektuan lan talde ederra ari da lanean gaur egun.
Bidea hasi zutenean, euskal gastronomia eta honen zaporeak eraldatu nahi zituzten eta horretan ari dira lanean: «amonaren zaporea bilobaren erara egitea lortu dugu». Honen inguruan eta gehiagoz aritu da Alex Oier Olarra-Gonzalez Canellada Bigarren Kafean.