Zuzenean

Bigarren Kafea

Lubakian #4 | Lehen pauso bat & Aizpea Otaegi Mitxelena

Jakina da euskal gizarteak duen arazo larrienetako bat dela etxebizitza. Bizi proiektu berri bat eraiki nahi duen edonoren arazia, hori baita jokoan dagoena. Gaia ulertzeko asmoz, Pablo Zurutuzak adituak elkarrizketatu ditu Lubakian podcastean. Gaurkoan, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea.

Audio_placeholder

Lubakian #4 | Lehen pauso bat & Aizpea Otaegi Mitxelena

Loading player...
Lubakian podcasta egin du Pablo Zurutuzak
Lubakian podcasta egin du Pablo Zurutuzak (Bigarren Kafea)

Egoera latza dela badakigu, baina, beste bati azaldu beharko bagenio, ez genuke era zabalean azalduko zergatik. Gai konplexua da; adituen gaia. Eta horregatik, adituen bila joan gara. Gaia hobe ulertzeko helburuz, eta ideiak berriro ordenatu ahal izateko. Jonander Agirre Mikelez, Unai Fernandez de Betoño, AZET etxebizitza sindikatuko Ane Salvador, Aizpea Otaegi eta Denis Itxaso gonbidatu ditugu lubakira. Gai askoren inguruan mintzatu ahal izan gara haiekin, egunero entzuten ditugun kontzeptuak ulertuz eta ezagutzen ez genituenak gehituz. Hori baita azken helburua: ikastea. Txikitan marrazten genuen horretatik gertuago egon gaitezen.

Laugarren saioa den honetan, Errenteriako alkatea den Aizpea Otaegi Mitxelenarekin egin dugu topo. Errenteriak azken hilabeteetan jaso berri duen eremu tentsionatuen izendapenaren inguruan galdetu diogu. Legeaz, baldintzetaz, aukeraz eta ausardiaz hitz egin dugu. Politika alde baterantz egitearen inguruan aritu gara harekin, eta baita Euskal Herri mailan duen ikuspegiaren inguruan ere. Zer suposatzen du eremu tentsionatuaren izendapenak? Zer gehiago dago egiteko?

Jaurlaritza Logoa