Zuzenean

Bigarren Kafea

Lubakian #3 | Aurrera pausoen atzetik & Ane Salvador Errasti, AZET Etxebizitza Sindikatua

Jakina da euskal gizarteak duen arazo larrienetako bat dela etxebizitza. Bizi proiektu berri bat eraiki nahi duen edonoren arazia, hori baita jokoan dagoena. Gaia ulertzeko asmoz, Pablo Zurutuzak adituak elkarrizketatu ditu Lubakian podcastean. Gaurkoan, AZET Etxebizitza Sindikatua.

Audio_placeholder

Lubakian #3 | Aurrera pausoen atzetik & Ane Salvador Errasti, AZET Etxebizitza Sindikatua

Loading player...
Lubakian podcast-a egin du Pablo Zurutuzak
Lubakian podcast-a egin du Pablo Zurutuzak (Bigarren Kafea)

Egoera latza dela badakigu, baina, beste bati azaldu beharko bagenio, ez genuke era zabalean azalduko zergatik. Gai konplexua da; adituen gaia. Eta horregatik, adituen bila joan gara. Gaia hobe ulertzeko helburuz, eta ideiak berriro ordenatu ahal izateko. Jonander Agirre Mikelez, Unai Fernandez de Betoño, AZET etxebizitza sindikatuko Ane Salvador, Aizpea Otaegi eta Denis Itxaso gonbidatu ditugu lubakira. Gai askoren inguruan mintzatu ahal izan gara haiekin, egunero entzuten ditugun kontzeptuak ulertuz eta ezagutzen ez genituenak gehituz. Hori baita azken helburua: ikastea. Txikitan marrazten genuen horretatik gertuago egon gaitezen.

Hirugarren saioan, etxebizitza alorrean oso presente dagoen, baina erakunde publikoetatik kanpo dagoen eragile batekin egin dugu topo. Horretarako, Bilbora joan gara, bertako AZET Etxebizitza Sindikatuarekin hitzordua egiteko. Bertan, Ane Salvador Errasti ezagutu dugu. Harekin, etxebizitza sindikatua zer den ulertu eta bere funtzioak zein diren ezagutu dugu. Euskal Herriko egoeraren inguruan duten ikuspegia ezagutu, eta turismoa, espekulazioa eta bestelako gaien inguruan ere hitz egin dugu. 

Jaurlaritza Logoa