Zuzenean

Bigarren Kafea

«Ez naiz jazz artista kontsideratzen»

Gaur Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoan izan ditugu Bea Asurmendi eta bere musikari talde aparta. Londresetik bueltan zeuden honetan tarte bat lapurtzea lortu dugu, eta gurean izan dira banda formatu handian haien kantuak jotzen. 

Audio_placeholder

«Ez naiz jazz artista kontsideratzen»

Loading player...

Londresen bizi da Bea Asurmendi musikaria. «12 urte pasa dira Londresera joan nintzenetik, ez dakit noiz arte jarraituko dudan han baina urte oso aberasgarriak izan direla badakit» esaten du hiriaz galdetzen badiogu. 2013an abiatu zen Aramaiotik bertara, jazz kantuko gradua egin eta kontserbatorioan ikasketak egitera. Eginkizun horien artean, topatu du tartetxo bat disko bat egiteko: 'Asteartea'.

Hiru hizkuntzetako kantuak aurki daitezke bere lan berrian. «Herrimina gehiago piztu da eta nire sustraietara jo dut; euskaraz konposatzen hasi nintzen eta ikusi dut han ere, jendeari asko gustatzen zaiola». Kantu sorta berria estilo batean kokatzea zaila egiten zaion arren, jazzetik jasotako gauzak eta Silvia Perez Cruz, Brigitte Beraha edo Cyrille Aimée bezalako artistak erreferentetzat izan dituela kontatu digu. Baita ere, diskoa sortzerako garaian, oso presente izan dituela bere bizitzako emakume talde garrantzitsu batekin izandako egonaldiak. «Hiru urtez emakume talde baten parte izan nintzen, asteartero elkartzen ginen hitz egiteko, gure gaiak partekatzeko eta bestelakoak». Eta haien omenez jarri dio titulu hau bere lanari. 

Gainera, Beak azken urteetan egindako kolaborazioen inguruan ere hitz egin digu. IDOIA edo Judith Nedderman bezalako artistekin lan egiteak ekarritako esperientzia eta pertsona talde  ederrak oso zoriontsu egiten duela azaldu du gurean. Eta aurrerantzean, gehiago elkartzeko gogoz dagoela. Azkenik, bere lan berriaren aurkezpen kontzertuetan murgilduko dela kontatu digu. Bai Euskal Herrian zehar, eta baita Ingalaterran ere. Eta hurrengo lan bat eraikitzen duen bitartean, ziur izango dugula bere emanaldietara joateko aukera. 

Jaurlaritza Logoa