Zuzenean

Peli Lekuona

«Industria bat baino, hondakinak tratazeko azpiegutura bat zen»

EAEko Auzitegi Gorenak Bergarako Udalari arrazoia eman dio, eta, beraz, Lakuako Gobernuak Valogreene enpresari emandako baimena deuseztatu du. Gehiago jakiteko Gorka Artola, Bergarako alkatea, NAIZ irratian egon da.

Audio_placeholder

«Industria bat baino, hondakinak tratazeko azpiegutura bat zen»

Loading player...
Gorka Artola alkatearen prentsaurrekoa Valogreene auziari buruzko ebazpena aztertzen.
Gorka Artola alkatearen prentsaurrekoa Valogreene auziari buruzko ebazpena aztertzen. (@BergarakoUdala)

Gertakariak 2021ean hasi ziren, Greene Waste To Energy S.L. enpresak Bergarako Udalari hirigintza-bateragarritasuneko txosten bat eskatu zion ustezko industria minerala ekoizteko jarduera ekologiko baterako. Hala ere, enpresak Lakuako Gobernuari aurkeztu zion proiektua bestelakoa zen, Udalak azaldu zuenez, paperaren industriako azpiproduktuak tratatzeko jarduera bat proposatzen baitzuen. Epaileek Bergarako Udalari eman diote arrazoia, eta enpresari emandako baimena ezereztu dute. Gorka Artolak, Bergarako alkateak, NAIZ irratian azaldu du auziaren ibilbidea.

Hasiera batean, Bergarako Udalak aldekotasuna erakusten zuen txostena igorri bazuen ere, «enpresaren benetako asmoa ikusirik» kontrakotasun txostena helarazi zutela azaldu du alkateak. Epaileek eman dituzten arrazoiak, Lakuako Gobernuaren eta Bergarako Udalaren arteko botere gatazka eta enpresaren jarrera zein harremana izan ditu hizketagai.

Jaurlaritza Logoa