Zuzenean
Datorren astelehenean, ekainaren 2an, Euskal Gastronomiaren Topaketa egingo da Getarian. Gastronomiaren inguruan hausnartzeko txoko bat eraikiko dute eta nola ez, kostan ospaturik, gure gastronomian itsasoak duen papera eztabaidatuko dute. «Joaten garen leku bakoitzean, saiatzen gara bertako logika eta bertako erronketara egokitzen».
Chef ezagunak bertaratzeaz gain, lehen sektoreko beste hainbat aditu ere parte hartuko dute, adibidez Albaolako Xabier Agote, Zapiaineko Jon Zapiainek, eta Basque Culinary Center-eko Mikel Zeberiok, besteak beste. Bestalde, kultur alorretik, Eñaut Elorrieta eta Maddalen Arzallus ere izango dira.
Jardunaldia goizeko 10:00etan jarriko da abian herriko Balenciaga Museoan. Erreferentziazko chefen, sektoreko eragileen eta itsasoaren munduko adituen artean ideiak, zaporeak eta esperientziak partekatzeko diseinatutako dinamikak egingo dira. Antolatzaileetako bat den Imanol Zubelzu izan dugu gurean ekitaldiaren atarian. «Helburu nagusia gogoeta foro bat sortzea» dela aipatu digu Zubelzuk.
Aurten Getarian, itsasoa jomugan, honen garrantziaz eta paperaz galdetu diogu. «Itsasoa dena da, historikoki euskal gastronomiak izan dituen lorpen garrantzitsuenetan itsasoa egon da tarteko; munduarekin harremantzako bidea eta gure izaera sortzeko era izan da», aitortu digu.