Zuzenean

Peli Lekuona-Oinatz Aizpuru

«Euskaraz maila akademikoan non eragin argitu nahi dugu»

UEUren Udako Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Irati Iciar arduradunak euskal jendartearentzat eta euskaraz aurrez aurre garrantzitsuak diren gaiak landuko dituztela kontatu digu.

Audio_placeholder

«Euskaraz maila akademikoan non eragin argitu nahi dugu»

Loading player...
Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria eta UEUko Udako Ikastaroen arduraduna da Irati Iciar
Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria eta UEUko Udako Ikastaroen arduraduna da Irati Iciar (Aritz Loiola | FOKU)

Duela hiru urte 50 urte bete zituen UEUk eta Udako Ikastaroei buelta bat ematea erabaki zuten. Ekarpena jendarteari egiten diotenez, Udako Ikastaroek ere bilakaera bat izan dute. Hiru ardatz dituzte parez pare: jardunaldiak, lankidetza eta komunitatea. Hauen aurkezpena egin dute iadanik eta euren webgunean apuntatzeko aukera dago.

Irati Iciar UEUren Udako Ikastaroen arduradunak aurtengo edizioan 20 jardunaldi, topaketa eta gogoeta gune prestatu dituztela aipatu du. «Iruñea, Baiona eta Eibarrez gain, aurten Tolosa, Usurbil, Bilbo, Gasteiz eta Errenteriara ere iritsiko gara. Duela hiru urte, gizartearentzat eta UEUrentzat estrategikoak diren gaiak lantzeko erabakia hartu genuen, eta ildo horretan jarraituko dugu», adierazi du.

Berezia izango da aurtengo hasiera, Bilbon bertan Inguma datu basearen sorreraren 25 urtemuga beteta jardunaldi instituzionala egingo baitute.

 

Jaurlaritza Logoa