Zuzenean
«Etxean edo parkean! Ezagutza elikatzen!». Lelo honekin abaitu zuten aurtengo Bizilagunak Proiektuaren aurtengo edizioa, eta dagoeneko ekimenaren mugarri nagusia iristear dagoela gehiago jakin nahi izan dugu aurtengoaz. Ingurua begiratzean jatorri ezberdinetako pertsonak ikusten ditugu gure kaleetan, azken urteetan gero eta gehiago, gero eta gure barruago. Gure harakina, goizetan kafea jartzen diguna, eskolako atarian gure seme alabak jasotzean euren ikaskideak jasotzen dituzten gurasoak, edo akaso egun koadrilako kide direnen gurasoak berak etorri ziren jatorri ezberdinetatik.
Aurten aldaketa nagusi batekin dator ekimena: ekainaren 1ean izango da udaberriak eta uda usainak lagunduta gure etxeetan edo parkean ospatuko dute igandeko bazkari hori. «Egia esateko, oztopo handiena bertakoekin topatzen dugu; gure etxera norbait ekartzea kostatzen zaigu». Dinamizatzaile eta mahai zapi baten laguntzaz, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea eta gizarte kohesionatuago bat bultzako duten esperientzia biziko dute hainbat familiek. «Ez da derrigorrez etxean egon behar, baina asmoa bada bi familien artean topaketa pribatu bat egitea».
Ekimena ezagutu izan dugu Bigarren Kafean, baina edizio berri honek dakartzan berrikuntzak, eta proiektuak berak sortzen duen onura gehiago ezagutzeko asmoz Peio Aierbe Gipukoako SOS ARRAZAKERIAko koordinatailea eta Bizilagunak proiektuaren parte den Aratz Garmendia etorri dira Bigarren Kafea saiora.