Zuzenean

Bigarren Kafea

Lubakian #2 Dugunaren argazki bat & Unai Fernandez de Betoño

Jakina da euskal gizarteak duen arazo larrienetako bat dela etxebizitza. Arazoa gazteena da, eta ez hain gazteena. Bizi proiektu berri bat eraiki nahi duen edonorena, hori baita jokoan dagoena. Gaia ulertzeko asmoz, Pablo Zurutuzak adituak elkarrizketatu ditu Lubakian podcastean. 

Audio_placeholder

Lubakian #2 Dugunaren argazki bat & Unai Fernandez de Betoño

Loading player...
Etxebizitzaren arazoa ulertzeko, Lubakian podcasta sortu dugu.
Etxebizitzaren arazoa ulertzeko, Lubakian podcasta sortu dugu. (Bigarren Kafea)

 

Egoera latza dela badakigu, baina, beste bati azaldu beharko bagenio, ez genuke era zabalean azalduko zergatik. Gai konplexua da; adituen gaia. Eta horregatik, adituen bila joan gara. Gaia hobe ulertzeko helburuz, eta ideiak berriro ordenatu ahal izateko. Jonander Agirre Mikelez, Unai Fernandez de Betoño, AZET etxebizitza sindikatuko Ane Salvador, Aizpea Otaegi eta Denis Itxaso gonbidatu ditugu lubakira. Gai askoren inguruan mintzatu ahal izan gara haiekin, egunero entzuten ditugun kontzeptuak ulertuz eta ezagutzen ez genituenak gehituz. Hori baita azken helburua: ikastea. Txikitan marrazten genuen horretatik gertuago egon gaitezen.

Bigarren saio honetan, Unai Fernandez de Betoño politikari-ohi eta EHUko arkitektura unibertsitateko irakaslearekin elkartu gara. Harekin, bizitzeko moduen gaia sakondu dugu. Jabegoaren kultura, alokairua, eredu europarra eta bestelako kontzeptuak ulertzeko oso baliagarria izan da. Gainera, politikan izandako esperientziaren inguruan galdetu diogu, barrutik nola bizitzen den ezagutu ahal izateko.

Jaurlaritza Logoa