Zuzenean

Bigarren Kafea

«Diruz ezin da eraiki Itzurungo hondartza bezalako eszenatoki eta antzoki bat»

«Lurraren historiaren liburua da» Itzurungo hondartza. Bertan eskainiko du Jon Maia Soriak bere ibilbideko kontzertu bereziena, larunbat honetan. 

Audio_placeholder

«Diruz ezin da eraiki Itzurungo hondartza bezalako eszenatoki eta antzoki bat»

Loading player...
Jon Maiak kontzertua eskainiko du Itzurun hondartzan
Jon Maiak kontzertua eskainiko du Itzurun hondartzan (Jon Maia)

43°18′05″ iparralderantz, eta 2°14′51″ ekialderantz. Bertan kokatzen da Itzurun hondartza. Bertan daude 150 metroko luzera duten kareharrizko pareta bertikalak. Bertan egiten da herria harri. «Ez da kontzertu soil bat izango». Horrelaxe iragarri zuen Jon Maia sortzaileak asteburu honetan Zumaian eskainiko duen emanaldia. Tira, emanaldia edo omenaldia… Inspirazio iturri izan baitu Maiak kostaldea. Hilabeteak daramatzagu kontzertuaren zai, irailean egiteko baitzen, baina Maiak berak esan bezala «Mareak, asteburuak, eguraldiak eta kantuek bat egingo duten data berri baten bila, udaberrira begira jarriko gara». Eta iritsi da data berria, maiatzak 24.

«Eguna hurbildu ahala burua azkarrago doa, azken erabakiak hartzeko eta lo gutxi egiten ari naiz» aitortu digu Jon Maia Soriak. Larunbat honetan eskainiko du 'Kantu Bat Gara' etaparen azken kontzertua Itzurungo hondartzan. «Zumaiako argazki zahar asko ikusten ari naiz egunotan, eta ikusten dut nola dena berdin dagoen, hondartza berdin-berdin dago, baina pertsonak erabat aldatu garela ikusten da».

Bertan izango ditu lagun berri eta zaharrak, tartean Eñaut Elorrieta, Kandido Uranga, Zumaiako Astindu, Inpernupeko joareak, Zumaiako Adarjoleak, Zaria Koru Eskola edo Gernikako Ross dantza eskola. 

«Han jaio dira nire hainbat kanta, han ernaldu dira eta bere amaren sabelera itzuliko dira larunbatean, magikoa izango da» kontatu digu sortzaileak Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa