Zuzenean

Bigarren Kafea

«Oraingoz burua mila ideiekin dantzan daukat, eta egin beharreko lanean ari naiz pentsatzen»

XVII Koldo Mitxelena Ikerketa Beka esleitu diote Maialen Jimenez Garaialderi, eta ‘Orereta-Errenteriako emakumeak herriko festen antolaketan. XX eta XXI. mendeen bitarteko ibilbidearen hurbilpen antropologikoa’ izango du aztergai. 

Audio_placeholder

«Oraingoz burua mila ideiekin dantzan daukat, eta egin beharreko lanean ari naiz pentsatzen»

Loading player...

 

Koldo Mitxelena hizkuntzalariari omenaldia egiteko asmoz bere izena duen beka sortu zuten. Gaur egun, helburu horri eusten badio ere, baditu beste helburu batzuk, horien artean euskarazko ikerkuntza sustatzea, eta baita emakumeen ikerketa lana bultzatzea ere.  Errenteriaren iraganeko eta egungo egoerari buruzko ezagutza zabaltzea ere bada beste oinarrietako bat. 

2024ean deialdi berria ireki zutenean ‘Emakumeen parte-hartze soziopolitikoa Errenterian XX. eta XXI. mendeetan’ ezarri zuten gaia. Parte hartzaileen artean ordea, bat hautatu behar izaten da eta maiatzean esleitu zioten beka Maialen Jimenez Garaialderi. ‘Orereta-Errenteriako emakumeak herriko festen antolaketan. XX eta XXI. mendeen bitarteko ibilbidearen hurbilpen antropologikoa’, izango da bere ikerketaren lana. 

15.000€ko laguntza izango du ikerketa aurrera eramateko eta aitortu digu oraindik ez dela erabat kontziente esleipenaren garrantziaz: «oraingoz burua mila ideiekin dantzan daukat, eta egin beharreko lanean ari naiz pentsatzen». 

Antropologian egin duen bideaz aritu da Bigarren Kafean eta azaldu du gaiez interesa edukitzeaz gain, beharrezko ikusten duela bakoitzaren bizipenak eta gertutasuna: «zientzia bada ere, gaiarekiko gertutasuna sentitzea garrantzitsua da ikerketetarako». Horregatik hautatu du datorren urtean zehar aztertu beharko duen gaia; honen berri eta gehiago gaurko Bigarren Kafean egindako elkarrizketan.

Jaurlaritza Logoa