Zuzenean

Abiatu da urteko zine jaialdirik garrantzitsuena, Cannes. Aktore handiak ikusi ditugu alfronbra gorrian, eta polemikarik, noski, ez da faltatu. Asteko gomendioak aipatu zerrendatu ditugu eta omenaldia egin nahi izan diogu zendu berri den Pepe Mugikari ere.
Pantaila handian ikusteko gomendio bakarra egin ditu Aimar Erkiagak, Gala Graciak zuzendutako 'Lo que queda de ti'. Beste behin ere landa eremura itzuliko gara drama honekin, aita zendu eta bi ahizpen arteko harremana eta kudeaketa kontatuko digu Graciak.
Lo que queda de ti, Gala Gracia
Flow, Filmin
OSCAR sarietan sari nagusia eraman zuen animazio film honek. Hitzik ez duen pieza den arren, mezu sakoneko filma da Flow. Giza arraza desagertu den urez betetako mundu batean esnatu da katu bat. Babesa bilatu nahian beste animalia batzuk dauden itsasontzi batetara igoko da.
Megalopolis, Movistar +
Pasaden urteko Canneseko Zinemaldian estreinatu, eta gure zinemetatik pasatu ondoren, MOVISTAR + plataformara dator Francis Ford Coppolaren 'Megalopolis'.
80. hamarkadan hasi zen Coppola filma ekoizten, baina 40 urte inguru behar izan ditu 'Megalopolis' bukatzeko. Filma errodatzeko lehen saiakera 2001ean izan zen, eta Robert de Niro, Leonardo Di Caprio edo Nicolas Cage bezalako aktoreak errepartuaren parte izanda, Dorre Bikien atentatuak filmaren ekoizpena bertan behera utzi zuen. Arazo ugari izan zituen itzal handiko zuzendariak filma bukatzeko, ekoiztetxe handiek ez baitute aposturik egin. Ondorioz, bere boltsikotik ordaindu du filmaren aurrekontuaren zati handi bat Coppolak.
Love, death and Robots, Netflix
Zientzia fikzioa, fantasia, terrorea edo komedia nahastuz eraikitzen dira 'Love, death and robots' telesaileko kapitulu edo laburmetraia independienteak. Bertan, era guztietako protagonistak, munduak edo gaiak landu daitezke. Mundu mailako zinemagile ezberdinek sortuta, laugarren denboraldiak 10 kapitulu berri gehituko ditu hainbat EMMY sari ezberdin lortu dituen telesailen antologiara.