Zuzenean

Etxe giroan, berak eraikitako Musikburô Estudioan, grabatu du bakarkako ibilbideko bosgarren diskoa Maite Larburu hernaniarrak. ‘Maizter’ deitzen den lana 10 kantuz osatzen da eta Mikel Azpirozekin ibili da grabaketa osteko lan estetikoa lantzen. Musikariak, berriz, bidelagun dituen Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui izan dira eta, noski, bera.
Kantuek giro desberdinetara eramaten gaituzte eta bakoitzaren atzean dagoena aletzen saiatu gara MusikHaria saioan Larbururekin berarekin. Iñaki Landak diseinatu duen diskoaren edizio fisikoa erosteko moduan dago eta azpian ikus dezakezue Ainhoa Resano Meladoren irudietatik abiatuta Kote Camachok egindako bideoklipa.
Diskoa kaskoekin entzutea ere gomendatu du Larburuk, tratamendu binaurala izan baitute abestiek. Elkarrizketa edo diskoa, zer entzun lehenago, norberak erabaki dezala.