Zuzenean

Julene Etxauri

«Pertsonak laguntzen ditugula egia da, baina ez dugu izaera paternalista bat hartu nahi»

Iñigo Donamaria 29 urteko gaztea da, argi izan du beti pertsonekin harreman zuzena duen ofizio bat ikasi nahi zuela. Haur-hezkuntzako goi mailako zikloa egin zuen,  gizarte-langintza ondoren. Egun, bazterkeria-egoeran dauden nerabeekin zuzenean esku hartzeko proiektu ezberdinetan lan egin du.

Audio_placeholder

«Pertsonak laguntzen ditugula egia da, baina ez dugu izaera paternalista bat hartu nahi»

Loading player...
Iñigo Donamariak bazterkeria-egoeran dauden nerabeekin zuzenean esku hartzeko proiektu ezberdinetan lan egin du
Iñigo Donamariak bazterkeria-egoeran dauden nerabeekin zuzenean esku hartzeko proiektu ezberdinetan lan egin du (Julene Etxauri)

Gutxinaka konturatu zen, hartutako erabakia izan zela egokiena. Ikasketen prozesuaz asko disfrutatu zuen. Ondoren, gradua amaitzerakoan, bazterkeria-egoeran dauden nerabeekin zuzenean esku hartzeko proiektu ezberdinetan lan egin du. Eta bitartean, aztertu ditu zeintzuk dira gizarte langintzaren munduari buruz gehien eta gutxien gustatzen zaizkion aldeak. Bere buruan, ber ametsetako ofizioari itxura ematen ari dio, alegia.  

Lanbidearekin pozik egon arren, oraindik mundu prekarizatua eta deserosoa dela dio. Izan ere, oraintxe, lan-baldintzak ez dira onenak. Gizarte zerbitzuetan lanean ari diren langileak baldintza duinen alde jarraitzen dute borrokan; aintzatespen handiago baten alde. Azaldu du, gizartearen ongizatea lortzeko, gizarte-langile eta hezitzaileen papera oso garrantzitsua dela.

Jaurlaritza Logoa