Zuzenean

NAIZ Irratia

Goizane Alvarez: «Eredu solidario, unibertsal, egonkor eta bateratu bat lortu nahi dugu»

EAEko Auzitegi Nagusiaren sententzia batek ezbaian jarri du eskola kirolean jarduteko derrigortasuna, bestelako kirol talde batean izena eman ahal izateko. Aurrerantzean arauak bestelakoak izango dira. Gehiago jakiteko NAIZ irratian Goizane Alvarez egon da, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol diputatua.

Audio_placeholder

Goizane Alvarez: «Eredu solidario, unibertsal, egonkor eta bateratu bat lortu nahi dugu»

Loading player...
Hondartza-futbola, Multikirola programaren ekimenetako bat.
Hondartza-futbola, Multikirola programaren ekimenetako bat. (Gotzon Aranburu | Foku)

EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziak Gipuzkoako eskola kirol eredua ezbaian jarri du; zehazki, bestelako kirol talde batean izena eman ahal izateko eskola kirolean jarduteko derrigortasuna. Halaber, auzitegiaren epaiak Araba eta Bizkaiko eskola kirolak nabarmendu ditu, derrigortasuna ezagatik. NAIZ irratian egon da Goizane Alvarez, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol diputatua. Alvarezek argitu duenez, neurriak «ez du eragin handirik izan», eta hurrengo ikasturteko plangintza lantzen ari direla azaldu du. Astelehenean eman ziren zertzelada batzuk, kuotei dagozkienak, eta Batzar Nagusietan honen inguruko lan taldea abiatzear da.

Epai horren ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol diputatuak «baja gutxi» eman direla baieztatu du. Baja emateko epea maiatzaren 16ra arte luzatu dutela nabarmendu du.

Jakina denez Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du errekurtsorik aurkeztu, «kudeaketa arduratsu bat egin nahi badugu, ez zen aproposa», zehaztu du Alvarezek. «Programa berri bati ekin behar diogu orain, udaletxeekin programa sendotuz».

Aldundiak aurrerantzean eskola kirolak 60 euroko gastua izango duela aurreikusi du. Dena den, murrizketa ez da 2026-2027 ikasturteraino gauzatuko: «Datorren urtean kostua berdina izango da, egungo sistemarekin ezin dugu kuota murriztu», azaldu du. 2026-2027 ikasturtetik aurrera, familiek 60 euro ordainduko dute, Alvarezen hitzetan, «irisgarria» den prezioa: «Herena baino gutxiago ordainduko dute». «Zaurgarri egoeran» dauden familiei doakotasuna eskainiko zaiela azpimarratu du. 

«Azken momentuko adostasun politiko zabala lortzeko» gaia Batzar Nagusietara eraman dute. Alvarezek azaldu duenez, «Gipuzkoako eredua jokoan dago, ez Foru Aldundiaren eredua». Ikuspegi guztiak jaso eta sentsibilizazio guztiak uztartzea espero du: «Eredu solidario, unibertsal eta bateratu bat lortu nahi dugu, guztiei erantzuna eman ahal izateko», berretsi du helburu gisa.

 

Jaurlaritza Logoa