Zuzenean

Bigarren Kafea

Alison Hargreaves eta Tom Ballard; mendian galdutako ama-semeak

Alison Hargreaves Britainia Handiko mendizalerik handienetakoa izan zen. Ospetsua zen, bai, baina ez berak espero zuen arrazoiengatik. 1995ean Everest bakarrik eta oxigenorik gabe igo zuenean, honakoa esan zuen prentsak: «Nola liteke bi haur txikiren ama batek horrelako arriskuak hartzea?»

Audio_placeholder

Alison Hargreaves eta Tom Ballard; mendian galdutako ama-semeak

Loading player...
Hargreaves eta Jeff Lowe climbing Kangtega, 1986
Hargreaves eta Jeff Lowe climbing Kangtega, 1986 (Tom Frost, CC BY 3.0 (Wikipedia))

 

Alison Hargreaves Derbyshiren jaio zen, Ingalaterran, 1962ko otsailaren 17an. Bere gurasoak txangozale amorratuak ziren, eta Hargreaves familia Ingalaterra eta Eskoziako mendietan ibiltzen zne maiz. Bederatzi urterekon, Alisonek Ben Nevis igo zuen. 13 urterekin harkaitzetan eskalatzen hasi zen. 15 urterekin, Norvegiara joan zen eskolako bidaia batean. Eta 18 urterekin etxetik alde egin zuen. Gurasoek unibertsitatera joatea espero zuten, baina haren ordez gizon zaharrago batekin joan zen bizitzera. Aita eta ama harrituta zeuden. Kontua da Alison Jim Ballardekin maitemindu zela. Jimek segurtasuna, gurasoen presiotik ihes egitea eta helduarorako sarbidea eskaini zizkion. Hainbeste miresten zuen eskalada eszenaren parte zen, eta berak desiratzen zuen munduan aurrera egiten lagun ziezaiokeen. Bere entrenatzaile, bikote erromantiko eta negozio-kide bihurtu zen.

Alisonek eskalatzaile handia izan nahi zuen. Presioa ez zetorren barrutik bakarrik. Jim ere arrakastaren gose zen. Berari zegokionez, Alison munduko eskalatzailerik onena zen, edo izango zen laster, behintzat. Baina hori presio handiegia zen neska gaztearentzat. Eskalatzaile ona zen, baina ez bere garaikide batzuk bezala. Beraz, behar zuen mundu mailako lidergoari eusteko, Alison arroka eskaladatik mendizaletasunera aldatu zen. Bere fisiologia ongi egokitu zen altuerara eta behar ziren trebetasun askotara.

1986an, 24 urte besterik ez zituela, Himalaiara igotzeko gonbita jaso zuen Jeff Lowe alpinista amerikarrarengandik. Tom Frost eta Mark Twightekin batera, ibilbide berriak eskalatu zituzten Kangtega (6.782m) mendian. Alisonek lan handia egin zuen eta maiatzaren 1ean, Mark Twighten ondoan, Alisonek izotz aurpegi malkartsu bat gainditu zuen gailur nagusira iristeko.

Horrelako balentriak egiten jarraitu zuen, gaurko egunez, 1995eko maiatzaren 13an Everestera igo zen arte. Oxigeno osagarririk erabili gabe, sherpen edo beste eskalatzaile batzuen laguntzarik gabe. Baina udara horretarako zuen helburua Everest baino handiagoa zen. Munduko mendirik garaienetako hirurak laguntzarik gabe igotzea espero zuen. Gauzak horrela, urte hartako abuztuaren 13an K2 mendiaren gailurrera iritsi zen, baina jaisten ari zela, ekaitz beldurgarri batek harrapatu zuen. Zazpi pertsona hil ziren. Alison ere bai. 33 urte zituen.

Bere seme Tom Ballardek ama bezalakoa izan nahi zuen. Eta horretan ari zen 2019an. Baina berriro, ezbeharra. Tom Ballard eta Daniele Nardi italiarra, Pakistango Nanga Parbat mendian desagertu ziren. Erreskate lanek ez zuten fruiturik ematen, eta azkenean, astebete pasa ondoren iragarpenik okerrenak baieztatu ziren. Asteazken batez, jakinarazi zuten bilaketa lanak bertan behera utzi zituztela, baina ostegunean Alex Txikon eskalatzaile euskaldunak teleskopio baten bidez, bi silueta ikusi zituen Mummery ezproiaren bidean. Italiak Pakistanen zuen enbaxadoreak, Stefano Pontecorvok, orduan ziurtatu zuen bila jarraituko zutela aukerak agortzen ziren arte. Eta hiru egun beranduago, bera izan zen albistea eman zuena, gorpuak Tom eta Danielerenak ziren.

Bi mendizale hauen bizitzaz aritu gara Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa