Zuzenean

Peli Lekuona

'Lubakian', etxebizitza erdigunera ekarriko duen podcasta

Emantzipazioa ametsa da Euskal Herriko gazte askorentzat, nahi baino beranduago dator. Lubakian dago Pablo Zurutuza donostiar gaztea ere. Etxebizitzaren auzia ardatz hartuta, bost ataletan, arazoaren erroak aztertu eta konponbide posibleak arakatuko ditu bost adituen laguntzaz 'Lubakian' podcastean.

Audio_placeholder

'Lubakian', etxebizitza erdigunera ekarriko duen podcasta

Loading player...
'Lubakian' podcastaren irudia
'Lubakian' podcastaren irudia (NAIZ irratia )

Etxebizitzarena kezka orokortua dago gure jendartean. Etxebizitza bat jabegoan eskuratzea edo gurasoen etxetik, alokairuan, alde egitea amets bihurtu da askorentzako. Hala da Pablo Zurutuza donostiar gaztearentzat ere:«Urrun ikusten dut emantzipazioa», kontatu du NAIZ irratian. Kezka horretatik abiatuta sortu du 'Lubakian' podcasta. Etxebizitza ardatz, bost kapituluz osatutako denboraldian Zurutuzak ulertu nahi du zergatik den etxebizitza arazo bat eta ,batez ere, zer egin daitekeen egoera iraultzeko.

Azalpen konplexu eta teknikoetatik ihesi, modu didaktiko batean osatu du Zurutuzak 'Lubakian'. «Ni ez naiz aditua, eta hori da abiapuntua. Adituak ez garenontzat podcast bat osatu nahi nuen. Izan ere,  egoera gaizki dagoela badakigu, baina ez zergatik».25 minutu inguruko iraupena duten bost atal ditu podcastak.

Atal bakoitzean gai monografiko bati helduko diote Pablo Zurutuzak eta aditu batek. Horrela, lehen kapituluan etxearen definizioa egingo da Jon Ander Mikelez arkitekto donostiarrarekin. Bigarren kapituluan, Unai Fernandez de Betoño arkitektura irakasleak eta EHBilduko parlamentari ohiak hartuko du parte. Txanponaren beste aldea aztertu nahian, maizterren babesleku den AZET etxebizitza sindikatua ezagutzeko Bilbora hurbilduko da Zurutuza. Gune tentsionatuen gaia  landuko da laugarren kapituluan, horretarako Errenteariko alkate Aizpea Otaegirekin jarri du hitzordua Zurutuzak, eta bostgarren kapituluan Denis Itxasok hartuko du hitza, Etxebizitza eta Hiri agendako sailburuak.

Maiatzaren 16an zabalduko 'Lubakian' podcasteko lehen kapitulua Bigarren Kafea saioaren baitan eta podcast plataformetan egongo dira kapituluak entzungai astez aste.

 

Jaurlaritza Logoa