Zuzenean

Munduko folk musika ezberdinen senidetza izan da Kuttune taldearen oinarrietako bat bere sorkuntzatik. Bide horretan urrats berri bat eman du Nerea Quincoces abeslari eta perkusionistak gidatzen duen taldeak: El Naán taldearekin lankidetzan single berri bat argitaratu dute 'La grieta' izeneko abestia.
Lankidetza gozamena izan da Quincocesen hitzetan, El Naán taldea nazioartean aritzen den palentziar folk taldearekin batera proiektu hau aurrea ateratzea esperientzia ezin hobea izan dela azpimarratuz.
Abestea bizitzari aldarri bat da, bizi dugun gizarte zurrun honetan artearen laguntzaz sor ditzakegun arnasguneei abesten diona. Abestia eta proiektuari buruzko xehetasun guztiak eman dizkigu Nerea Quincocesek Zebrabidea saioan.