Zuzenean

Oinatz Aizpuru

Bizitza bakarra da, gozatu!

Aztarna Solidarioaren tartean Ortzadar elkartea ezagutu dugu. Mugako Gaitasun Intelektuala dutenak laguntzeko elkartea da eta Leire Yeregi Elola bertako gizarte laguntzailea.

Audio_placeholder

Bizitza bakarra da, gozatu!

Loading player...
Ortzadar elkarteko lagunak
Ortzadar elkarteko lagunak (@OrtzadarElkarte)

Ortzadar, Mugako Gaitasun Intelektuala duten pertsonen elkartea da. Haien ikusgarritasunaren alde egiten dute, baina baita eguneroko bizitzari aurre egiten lagundu. Esaterako, 'Bizitza independenterako programa' dute eta honen bitartez pertsona hauek modu autonomoan bizitzeko behar dituzten laguntzak eskeintzen dizkie. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta dituzten 25 plazetatik 19 beteta dituzte.

Leire Yeregi Elolak bertako gizarte laguntzailearen arabera estigmatizazioaren aurka eta inklusioaren alde egiten dute lan. Pertsona hauek modu autonomoan aritzea da garrantzitsuena, badituzte haien ikasketak eta lan egin dezakete.

 

Jaurlaritza Logoa