Zuzenean
«Zuzeneko igoera ez lortzea kolpe gogorra izan zen, baina baikor gara»
F Ligara igotzeko borrokan dabil Alaves, zuzeneko igoera lortzea ez zen posible izan eta orain play offen bitartez saiatu behar. Cacereñoren aurkako kanporaketa igande honetan, Ibaian, erabakiko da. Garaipen bat balekoa, eta «taldea baikor» dagoela azaldu du Elene Errasti jokalariak.

«Zuzeneko igoera ez lortzea kolpe gogorra izan zen, baina baikor gara»

Sekulako denboraldia osatu du Alavesek emakumezkoen Federazioko Lehen mailan, baina 56 puntu eskuratu izanagatik ere ezin izan du talde babazorroak F Ligarako zuzeneko igoera eskuratu. Alhamarekin puntuetan berdinduta, murtziarrentzat izan da saria. Bigarren aukera aprobetxatu behar orain, play offen bidea, horretarako bi aurkari gainditu beharko ditu Gasteizko taldeak.
Igande honetan, Ibaian, izango du lehen pausoa emateko aukera. Cacereñoren bisita jasoko dute babazorroek eta joanekoan bina berdinduta, zaletuekin etxean izango dute orain kanporaketa gainditzeko aukera. Igoera zuzena ez lortzea «kolpe gogorra» izan zela onartu du Elene Errasti Alaveseko jokalariak, «baina baikor» dira helburuari begira.