Zuzenean

Bigarren Kafea

«Beti nahi dugu familia bat gehiago»

310 haur saharar etorriko dira uda honetan Hego Euskal Herrira Oporrak Bakean programaren baitan. Baina proiektuak aurrera egin dezan, harrera familia berriak behar dituzte urtero eta horretarako kanpaina egiten aritu dira. 

Audio_placeholder

«Beti nahi dugu familia bat gehiago»

Loading player...

Azkenekoa izan dadila. Hori da Oporrak Bakean egitasmoaren asmoa; urteak daramatzate Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako umeak Euskal Herrira ekartzen eta aurtengo uda ez da desberdina izango. «220 haur izango ditugu harreran EAEn eta Nafarroan beste 90, kopurua ez da makala baina beti nahi dugu familia bat gehiago» dio Elixabete Eizagirre koordinazio taldeko kideak. 

Familia euskaldunetan edo udalekuetan 8 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak denbora baterako harreran hartzea dute helburu. Horrela, haur sahararrek errefuxiatu kanpamentuetakoa ez den beste errealitate bat ezagutzen baitute. Baina onurak haratago doaz: «Anemia kendu, bitamina gehiago lortu, kilo batzuk hartu, medikuarenera joan, gaitz txikiak sendatze bidean jarri…».

Iaz baino familia gehiago izango dira aurten, baina kopurua inoiz ez da nahikoa. Horregatik, buru-belarri ibili dira sentsibilizazio kanpaina batean murgilduta azken hilabeteetan. «Norbaitek zalantzarik badu, gerturatu dadila, jakin dezatela zergatik atera behar ditugun ahurrak handik bi hilabetez eta zertarako» esan digu Eizagirrek.

Kanpaina horren baitan, 'Maiatza Borrokan' proiektua jarri dute martxan. Senidetze festa Anoetan, elkarretaratzea Villabonan, lasterketa solidarioa Tolosan...

Honen inguruan gehiago jakiteko Elixabete Eizagirre gonbidatu dugu Bigarren Kafera.

 

Jaurlaritza Logoa