Zuzenean

Proteinak funtsezko makronutrienteak dira organismoaren funtzionamendurako. Aminoazidoz osatuta daude, eta horietako batzuk funtsezkoak dira, hau da, gorputzak ezin ditu bere kabuz sortu eta dietaren bidez lortu behar dira. Funtsezko funtzioak betetzen dituzte, hala nola ehunak konpontzea, entzimak eta hormonak ekoiztea, eta gihar-masa mantentzea.
Hainbat proteina mota daude, animalietatik eta landareetatik datozenak, eta haien kalitatea aldatu egiten da aminoazidoen profilaren arabera. Kirol-arloan, proteinak egoki hartzea funtsezkoa da errekuperazioa, muskuluen garapena eta errendimendu orokorra bultzatzeko. Zein, zenbat eta noiz kontsumitu jakitea funtsezkoa da emaitzak optimizatzeko. Guzti honen inguruan aritu gara Ainhoa Aierdi 'Sasoituz' zentroko kirol nutrizionistarekin.