Zuzenean

Bigarren Kafea

«Hasiera puntu hori behar izan nuen, ondoren etorri dena egiteko»

'Zerrautsa' diskoaz hitz egitera etorri da Olaia Inziarte Bigarren Kafera. Baina baita lehen diskoak suposatu zuen guzti horren inguruan eta gelditzearen inguruan. Hasierako arrakasta kolpe handi batek edonor bota dezakeelako.

Audio_placeholder

«Hasiera puntu hori behar izan nuen, ondoren etorri dena egiteko»

Loading player...

 «Oroitzen dun kolpean espero ez nituen gauzak gertatu zirela». Olaia Inziartek arrakasta handia lortu zuen bere lehenengo diskoarekin, 'Lehengo Lepotik Burua' (2022). Abeslariak ez du sekula ezkutatu bat-bateko arrakasta horrek eragindako kaltea, eta krisi horren zantzuak agerikoak dira bere azkeneko diskoan: Zerrautsa (2025).

«Hurrengo lanak, lanik egongo bazen, behar zuen izan zerbait bizirik zegoena; krisi luze bat izan nuen egiarekin, egia zer den eta zer ez» aitortu digu elkarrizketa akustikoan. Kantak egiteko, arbolei begira jarri zen eta zuhaitzetatik etorri zen zerrautsa. Lehen kantu gisa, hiru minutuko ideia, pentsamendu eta ausardiaz beteriko bakarrizketa bat. «Ezin da egin egurrezko figurarik zikin hori guztia atera gabe».

Diskoko bi kanta eskaini dizkigu, eta hitzetan ezkutatutako erreferentziak azaldu dizkigu. «Nik uste dut onuragarria dela edukitzea kontaktu zuzena zure ni ttikiarekin, berari esker eta beregatik eta jasan dituen gauzengatik garelako garen bezalakoak». Sekretuak ere kontatu dizkigu. «Diskoa atera zen gauean Gran Hermano ikusten ari nintzen; bestela klik bakoitzaren pantailara begiratzen duzu eta ez zara horretatik ateratzen, distantzia apur bat behar duzu».

Hori eta pianoan jotako bi kantuak entzun nahi badituzu, hemen duzu gaurko elkarrizketa akustikoa.

Jaurlaritza Logoa