Zuzenean

NAIZ Irratia

Hamabost urteko isilaldiaren ostean, bueltan dator ‘Burdina astintzen’ jaialdia

Herriko Burdina metalaren inguruko euskal hedabideak sortutako jaialdia da Burdina Astintzen, 2004an abiatu eta hiru edizio egin dituena. Aurten, maiatzaren 17an, Donostiako Larratxo Kultur Etxean izango da laugarrena. Inaxio Esnaola antolatzailea NAIZ Irratiko uhinetan izan da ekimena aurkezten.

Audio_placeholder

Hamabost urteko isilaldiaren ostean, bueltan dator ‘Burdina astintzen’ jaialdia

Loading player...
Izan Bai taldea izango da oholtzara igoko denetako bat maiatzaren 17ko Burdina Astintzen jaialdian.
Izan Bai taldea izango da oholtzara igoko denetako bat maiatzaren 17ko Burdina Astintzen jaialdian. (KUKUMAITIA)

Aspaldiko ezagunda du NAIZ Irratiak Inaxio Esnaola, izan ere ‘Burdinola’ saioa ondu zuen harik eta saioak atsedena hartzeko beharra ikusi zuen arte. Herriko Burdina hedabidea ere bere ardurapean du eta, aurten, Burdina Astintzen jaialdia berreskuratuko dute hamabost urtez egin gabe egon ostean.

Maiatzaren 17an izango da hitzordua, Larratxo Kultur Etxean, Donostian eta hiru talde izango dira jaialdian arituko direnak, Izan Bai, Elbereth eta Asgarth eta ordena horretan arituko dira iluntzeko 20:30etik aurrera. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Donostia Kulturaren orrialdean eta erdiak agortu dira dagoeneko. 

Jaialdiaz eta metalaren eszenaren egoeraz aritu gara Esnaolarekin solasean, aspaldiko partez irratian bisitan izan dugula baliatuz.

 

Jaurlaritza Logoa