Zuzenean

Argia joan zen, internet gero, telefonoak ere ez zuen funtzionatzen. Erreakzioa katean. Zer gertatu da? Nola huts egin dute telekomunikazioek? Denek? Denek aldi berean?
Izarkomeko arduradun teknikoa da Asier Garaialde, egun mugitua izan dute. NAIZ Irratiari eskainitako elkarrizketan hausnarketarako gaia utzi du: «komunikazioa eta argi indarra oso zentralizatuta daude. Euskal Herriaren ikuspegitik burujabetza hor bukatzen da. Agian herri bezala hori ere pentsatu beharko genuke, agian kontu honek balio digu baliabideak guk gehiago kudeatu behar ditugunaren inguruko kontzientzia hartzeko».