Zuzenean

71 herrialde ezberdinetatik iritsi dira Erromara kardinalak, eta datarekin batera erabakian nork parte hartuko duen eta nork ez ebatsi beharko dute. Osotara 135 hartuko dute erabakia, 80 urte baino gutxiago dutenek hain zuzen ere. Carlos Olabarrik, Arratiako abadeak, Aita santu berria aukeratzeko prozesua izan du hizpide NAIZ irratian. Elizari oro har, eta euskal elizari egin dion ekarpena oso handia izan dela nabarmendu du, euskal elizbarrutietan aspaldidanik landu dituzten gaiak mundu zabalera hedatu baititu.
Francisco Euskal Herrira etorri ez izana «aukera galdua» izan da Olabarriren esanetan. Dena den, Franciscoren bidaiek irizpide argia izan dute: lagundu beharreko txokoak izan ditu helmuga. Erabaki horrekin bat dator Olabarri.
Orain, Konklabean Aita Santua berria erabakitzeko lana dutenek, «atzera pausorik» ez ematea espero du, elizan «guztion ahotsak lekua baitu orain». Franciscok ireki duen bidea «iraunkorra» izan behar duela aitortu du.
François-Xavier Bustilloren hautagaitza ere izan du hizpide, «aukera ona» izan daitekeela nabarmendu duela. «Nik Erroman ezagutu nuen, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan eman zuen hitzaldia». Bustilloren izendapenak jarraikortasuna bermatuko lukeela aipatu du.
Konklabearen hastapen eguna astelehenean ezagutu dezakegu, eta hori hurrengo Aita santuaren izena argitzeko pista izango da. Maiatzaren 5ean izan daiteke datarik goizenera, maiatzaren 10ean beranduenera, ezin baitira Aita Santua hil denetik 20 egun baino gehiago igaro.


