Zuzenean
«Ez daukat hitzik Paco de Luciarentzat, entzun eta gozatu». Horrela hasi du Maialen Tellabidek gaurko Txuri Beltzeko Teklak sekzioa. Paco de Luciaren inguruan aritu ginen pasa den astean, eta gaur bere bi kide izan ditugu hizpide: Al Di Meola eta John MacLaughlin.
Al Di Meola 'Return to forever' jazz fusio taldearekin egin zen ezagun, eta ondoren bakarkako ibilbide arrakastatsua izan du rocka eta musika latinoa jazzarekin uztartzen dituen proiektuak eginez. «Rick Beatorekin dituen elkarrizketak ikustea gomendatzen dizuet» esan digu Tellabidek.
John MacLaughlinek bestalde, 60ko hamarkadan Miles Davisen lehen fusio diskoetan parte hartu zuen. Ondoren bere taldea sortu zuen: Mahavishnu orchestra. «Bertan jazz, rocka eta musika indiarra nahasten dira». Aurrerago, musika indiarrean gehiago murgilduz, Shakti taldea sortu zuen.
Sakon aritu gara bi musikari hauetaz Bigarren Kafea saioan.


