Zuzenean

Maite Bidarte
NAIZ Irratia. Saioen arduraduna. Bideokluba saioko gidaria

'Empoderío', maitasun gutun bat euskal emakume ijitoentzako

Apenas agertzen dira emakume ijitoak pantailan, are gutxiago, gure jendartean eraiki ditugun aurreiritzietatik libre. Izagirrek zuzendutako 'Empoderío' dokumentalean baina, emakume ijitoek hartzen dute lekua eta hitza. Naturaltasuna nagusi, umorearen magiaz gogoetarako gonbidapena luzatzen dute.

Audio_placeholder

'Empoderío', maitasun gutun bat euskal emakume ijitoentzako

Loading player...
Lara Izagirrenk zuzendutako 'Empoderío' filmeko protagonistak
Lara Izagirrenk zuzendutako 'Empoderío' filmeko protagonistak (Gariza Films )

Donostiako Giza Eskubideen festibalean estreinatu da 'Empoderío' dokumentala, Lara Izagirre zine ekoizle eta zuzendariaren azken film luzea.  Asko du metazinetik, izan ere, aktoretza tailer batean parte hartu zuten hamabost emakume dira protagonistak, ijitoak denak. Horrela, errealitatea eta fikzioa nahastu egiten dira. Jolasa, dibertsioa, ahalduntzea eta sororitatea elkartzen dira euskal emakume ijitoei maitasun gutuna izan nahi duen dokumental honetan.

Gure jendartean dauden aurreiritzi horietatik urrun, emakume hauek ikusiko ditugu pantailan handian, natural, Maite Carballo soinu teknikari lanetan ibili zen filmaketa prozesuan, eta bere esku geratu dira ere muntaketa lanak: «Berehala ohartu ginen naturaltasuna zena dokumentaleko gakoa», esan du. Pozik Donostiako estreinaldiarekin, filma bukatu eta ondorengo solasaldia oso aberasgarria eta polita izan zela aitortu digu.

Proiektua urte eta erdian filmatu da. Inprobisazio tailer bat, non zuzendariak eta Naiara Carmona aktoreak hamabost protagonistei eskolak ematen zizkieten Otxarkoaga auzoko auzo etxean. Prozesu hori giltzarri izan da dokumentala filmatzerako orduan, horrela lortu baitzen «freskotasuna».

 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa