Zuzenean

Bigarren Kafea

«Bost urte pasa dira eta taldea handitzen joan da»

Gaur Sukena taldea izan dugu Bigarren Kafeko elkarrizketa akustikoan. 2020ean taldea sortu eta hurrengo urteetan bizitakoez hitz egin dugu.

Audio_placeholder

«Bost urte pasa dira eta taldea handitzen joan da»

Loading player...

«Hasierako ideia bertsio sinpleak egitea zen, eta hortik hasi zen dena» esan digute Sukena taldeko kideek. Argitaratu berri duten 'Ahots Hura' abestiaren inguruan mintzatu dira. Kantu horren sorkuntzaz, grabaketaz eta bestelakoetaz. Gainera, 2023an argitaratu zuten haien lehen lan luzearen inguruan hitz egin dugu ere. 'Guztia Gordetzea Ezinezkoa Da' izenekoa. 

Gainera, lehen lan horretan aurki daitekeen kantu baten inguruan aritu gara. Izan ere, Oroitzen izeneko kantuak, bide luzea egin du azken urteetan. Sare sozialetan birala egin eta arrakasta handia izatera iritsi da. Arrakasta azkarraren inguruan hitz egin dugu. Horrek dakarren arriskuaren inguruan, eta baita onuren inguruan ere. «Guk ez geneukan taldeko tiktok konturik, orduan flipatu egin genuen: zergatik doa hain azkar?». 

Azkenik, gaurko saioan, Sukenak bi kantu jo ditu formatu akustikoan. Nostalgiaren Maitale eta Ahots Hura. Gitarra akustikoa eta akordeoia erabiliz, formatu alustiko berezi bat ezagutzeko aukera izan dugu. Etorkizunean bigarren kafe bat hartzeko geratu gara. Orain, kontzertuz beteriko urtea dute aurretik, eta haiek ikusteko aukera izango dugu uda honetan. 

Jaurlaritza Logoa