Zuzenean

NAIZ Irratia

Gardentasuna, Noaingo udal berriaren lehentasuna

Elortzibarreko Udaleko aginte makila hartu dute talde independenteek UPNren agintekeria salatu ostean. Talde berriak «herritik eta herriarentzat» jardungo duela azpimarratu du. 

Audio_placeholder

Gardentasuna, Noaingo udal berriaren lehentasuna

Loading player...
Noaingo Udal aretoa, jendez lepo, UPNko buruak lehen lerroan eserita.
Noaingo Udal aretoa, jendez lepo, UPNko buruak lehen lerroan eserita. (@UPN_Noain)

«Tentsioa» zegoen Noaingo Udalbatzan astelehen iluntze honetan. Hala azaldu du NAIZ Irratian Jon Oiarzun alkate makila hartu duen Aldatu taldeko kideak. UPNk biztanleriari dagokionez bere eskutan zegoen hirugarren udal garrantzitsuena galdu du eta haserre hitz egin dute alderdiko buruek. Udal gobernu berriak herritarren bizkar aritzea egotzi dio aurreko alkateari eta gardentasunean oinarritutako garai berria iragarri du. 

Jaurlaritza Logoa