

Zuzenean 20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Beste Bat
23:00h - 01:00h
naiz: formula
Azaroan Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzalearen 45. urteurrena ospatu genuen, 45 urtez lan eta lan ibili ondoren ospatzeko tartetxoa hartu zuten. Abenduan Euskararen Nazioarteko eguna ordea ez zuten ospakizunerako egun gisa hartu: «Askotan salatu izan dugu abenduaren 3an erakundeetatik aurpegi garbiketarako egun modura erabiltzen dela, guretzat, benetako aldarrikapenekin jantzi behar da eta hori egin genuen», esan du Intza Gurrutxaga EHEko kideak.
Abenduaren 3an Intza Gurrutxagak eta Gorka Torrek Baionako epaitegiko paretean justizia euskararentzat idatzi zuten, atxilotuak izan ziren. Honen ondorioz, unean bertan atxilotu eta arratserako aske ziren biak. Hilabete batzuen ondoren, pasa den ostiralean izan zen epaiketa. «Egia esan, pasa ondoren nabaritzen da nekea eta tentsioa», aitortu du Gurrutxagak.
Epaiketaren aurrean nola jokatu prestatu zutenean argi izan zuten haien borrokarekin lanean jarraitzea: «Erabaki genuen euskararen borroka epaitegi barrura eramatea, euskaraz deklaratzen uzten ez baziguten deklaratzera ukatuz», kontatu du Gurrutxagak.
Epaileak beraz, haiek salatik kanpo zeudenean ezarri zituen isunak, 500€-koa Intza Gurrutxagarentzat gibelapenarekin, eta 1000€koa Gorka Torrerentzat. Hau guztia ondoren, lanean jarraituko dutela argi esan du Intzak: «Desobedientziaren bide hori jorratzen jarraitu nahi dugu zapaltzen gaituen sistema ebidentzian uztea ahalbidetzen duen jokabidea delako. Bide hori lantzen jarraitu nahi dugu komunitatea piztuz eta indartuz. Horrelako borrokak ahalik eta kolektiboen egiten saiatu nahi dugu».