Zuzenean 02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Soul out’ mezuarekin dator Onki Xin taldearen bigarren diskoa

Fer Apoak eta Zigor DZk erabat autoekoizpenean egindako hirugarren diskoa kaleratu dute, ‘Soul out’. Bizi dugun garaiaren argazki bat egin eta kritikotasun handiz dator beste behin Onki Xin.

Audio_placeholder

‘Soul out’ mezuarekin dator Onki Xin taldearen bigarren diskoa

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Fer Apoa eta Zigor DZ elkar hartuta dabiltza Onki Xin proiektuan.
Fer Apoa eta Zigor DZ elkar hartuta dabiltza Onki Xin proiektuan. (ONKI XIN)

Azaroan kaleratu eta duela gutxi hasi zuten martxan ‘Soul out’ diskoaren aurkezpen bira. Dena salduta dagoela iragartzen duten kartelak zintzilikatzea ezinbesteko zerbait hartzen ari garen garaiotan, arima bera ere saltzen dugula iradokitzen du diskoaren izenburutik Onki Xin bikoteak.

Daft Punk, Damon Albarn, 90 eta 80etako doinu dantzagarriak… Elektronikaren aniztasuna eta nostalgia pilatu dutela esan daiteke disko honetako zazpi abestietan. ‘Zinemascop’ kantuarekin hasten da diskoa, zinema aretoan bagina bezala kokatu eta dantzara bideratzen gaituen kantuarekin. ‘Luze’ kantuak ematen dio segida eta, atzetik, Jotakie taldearen ‘Gaueko historiak’ kantuaren bertsioa egin dute. Berrogei urte pasa diren arren, gaurkotasunik galdu ez duen abestia. 

‘Mezkal rock’ eta ‘Gazagara’ kantuekin, nazioartekotu egin dute nolabait ere diskoa. Bi kantu erabat antifaxista dira, bakoitzak bere prismatik mezu desberdina emanaz. Batean indie musikaren eszenan koka gaitezke eta bestean Frantziako elektronika zainduan. ‘Kanibals’ kantu erabat sexualak ematen dio jarrraipena, oso soinu industriala duena eta diskoa ixteko 80etako giroko ‘Bonusdark (turbotenporala)’ kantua dator, diskoaren izenburuari azalpena emanaz.

Bartzelonan hasi zuten aurkezpen bira eta laster etorriko dira Euskal Herriko datak ere. Sold outaren aroan, halako asmorik gabe, toki kuttunetan erakutsi nahi dute egin duten lan berriena Onki Xinekoek. Hori eta gehiago kontatu ziguten MusikHaria saioan, goiko aldean entzun dezakezuen moduan.

Diskoaren edizio fisikoa Tofol Cruzek ondu du eta bandcamp bitartez eskuratzeko moduan dago CD eta binilo formatuetan.

Jaurlaritza Logoa