Zuzenean

Maiatzaren 17an eta 18an 'Puzzlea osatu arte' Sareren ekimen berria gauzatuko da, erregimen itxian jarraitzen duten 58 euskal presoei lege arrunta aplikatu diezaietela aldarrikatzeko. Ekintza izenak, badu zergatia, izan ere, «Puzzlea osatu arte falta den hori irudikatu nahi dugu», Sare Herritarreko Mikel Mundiñanok Naiz Irratian azaldu duenez.
Egun horietan, hainbat ekintza egingo dituzte, Lesakatik Iruñeraino, zigorra erregimen itxian betetzen ari diren 58 preso horien jatorrizko 29 herri eta hirietan. Mundiñanok gogora ekarri duenez, «uste dugu indargabetu egin behar direla salbuespen eta gainera esaten duguna da erregimen itxian dauden 58ek baldintzak betetzen dituztela etxerako bide hori aurrera eraman ahal izateko».


