Zuzenean 04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

«Kayed bezalako pertsonak ezinbestekoak dira gure lana egiteko»

'Historias de Gaza' liburuan zerrendaren eta bertan zapalduak bizi diren palestinarren kontakizuna jaso du Mikel Ayestaranek. «Hau ez da gerra konbentzional» bat kazetariaren arabera, «hau mendekua» da eta aurrera begirako agertokiaz ohartarazi du: «Israel ez da geldituko».

Audio_placeholder

«Kayed bezalako pertsonak ezinbestekoak dira gure lana egiteko»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Mikel Ayestaran kazetaria artxiboko irudi batean
Mikel Ayestaran kazetaria artxiboko irudi batean (Jon Urbe | Foku)

Berriki Mikel Ayestaran kazetariak 'Historias de Gaza' liburua argitaratu du, zerrendako historiaren errepasoa eginez kronika bidez, alegia, gazatarrek bizi dituzten errealitateen bilduma eginez. Ezagutzen du Gazako Zerrenda Ayestaranek, baina aspaldi da ez dela bertan, Israelek (nazioarteko) kazetariei lurralde txiki honetan sartzeko jarritako debekuaren ondorioz. Kazetari palestinarrak dira sarraskiaren lekuko bakarrak une honetan eta garesti ari dira ordaintzen, aspaldi gelditu zelako argi kazetari bat hiltzea Hamaseko miliziano bat hiltzea bezain garrantzitsua dela Israelgo armadarentzat, publikoki egiten dituzten adierazpenak gora-behera.

Fixer delakoaren figura, ezinbesteko da nazioarteko kazetariarentzat (are gehiago Gaza bezalako lurralde batean); freelance on bat osatzen du fixerrak, sarritan honen lana ez bada behar bezala errekonozitzen. «Kayed bezalako pertsonak ezinbestekoak dira gure lana egiteko», dio Mikel Ayestaranek, urtez bere laguntzaile eta era berean berme izan den adiskideaz, «bertan lan egitea, oso zaila da, oso arriskutsua da. Berak badaki hori, hala ere, egunero saiatzen gara bai telefonoz, bai whatsapp bitartez, argazkiak edo bideoak bidaltzen», gaineratu du. Kayedena da liburuan jasotako istorioetako bat. Mikel Ayestaranek Kayed du adiskide eta Kayed bezalako askoren laguntzarik gabe gaur egun Gazan gertatzen ari den sarraskiaren berri ez litzateke emango, Ayestaranek ongi laburbildu duenez, «gure begiak dira, ez daukagu besterik».

1948az geroztik zapalkuntza bizi izan dute palestinarrek, baina akaso Naqbatik bizitako egoerarik zailenean daude. «Ez dago mugarik hori da argi ulertu behar duguna», dio Ekialde Hurbilean aditu den kazetariak, «hau ez da gerra konbentzional bat. hemen ez dago armada bat bestearen aurrean, hau mendekua da, mendeku argia, mendeku biblikoa Netanyahuren hitzak erabiliz». Ez da baikorra aurretik datorren egoera. «Israel ez da geldituko» Ayestaranen ustez, are gutxiago nazioarteko potentziek kronikoki beste alde batera begiratzen jarraitzen duten bitartean.

Jaurlaritza Logoa