Zuzenean

NAIZ Irratiko tokiko informazioaren tartean Barakaldora gerturatu gara. Bueltan da aste honetan Bagatzako Antzerki Jaialdia, bere X. edizioan.
Herriko hainbat eragilek sustatzen dute ekimena, tartean BAI Antzerki Eskolak, Zirkodomoak edo Malas Compañías antzerki konpainiak. Bertatik, Mikel Pikaza izan dugu gurean.
Azaldu digunez, eskola emanaldiak eskaini dituzte egunotan, baina publiko orokorrari bideratutako egitaraua daukate prest astebururako. Horren baitan, larunbatean, Euskal Zirku Eskolen Eguna ere ospatuko dute zirku eskoletako ikaslegoarekin.



