Zuzenean 18:00h - 20:00h

Haria 3

20:00h - 22:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

22:00h - 23:00h

Beste Bat

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria

Manu Robles-Arangiz fundazioak Robles-Arangiz familiaren etxea «memoria leku» bihurtuko du

Manu Robles-Arangiz fundazioak etxe bat jaso du dohaintzan, xede militanteetarako. ELA sindikatuko sortzailearen familiak Beskoitzen dagoen 'Leku Eder' familia-etxea Manu Robles-Arangiz Fundazioari dohaintzan ematea erabaki baitu. Memoria leku bihurtuko dute, familiaren «izpiritua» ipar.

Audio_placeholder

Manu Robles-Arangiz fundazioak Robles-Arangiz familiaren etxea «memoria leku» bihurtuko du

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Robles-Arangiz anaiak eta Xebax Christy 'Leku Eder' etxearen atarian.
Robles-Arangiz anaiak eta Xebax Christy 'Leku Eder' etxearen atarian. (Peli Lekuona)

Manu Robles-Arangiz fundazioak etxe bat jaso du dohaintzan, eta formakuntzari eta borroka sozialei bideraturiko toki bihurtuko da. Ez da edonolako etxea. ‘Leku Eder’ izena du. Beskoitzen kokatua dago, eta elkartasunean sustraitutako historia duen familia baten etxea izan da: Robles-Arangiz familiarena. NAIZ irratiko mikrofonoetan Manu Robles-Arangizen ondorengoak egon dira, familiaren eta etxearen nondik norakoak izan dituzte mintzagai, eta Xebax Christyk, Manu Robles-Arangiz fundazioko Iparraldeko arduradunak, etxeak familiaren oroimena jasoko duela esan du.

Manu Robles-Arangiz fundazioa Euskal Herrian kultura sindikala sustatzeko ELA sindikatuak sortutako kultur-erakundea da, eta orain xede militanteetarako leku eder berria izango du. Manu Robles-Arangiz sindikalistak, ELAko sortzailetariko bat eta urte luzez presidente izandakoak, 1937an erosi zuen, eta geroztik familiaren etxea izan da. Iker Robles-Arangizek azaldu duenez, Bilboko bonbardaketen ondorioz familiak Beskoitze izan zuen babesleku: «Garai oso zaila izan zen, baserri zahar bat erosi zuten eta hemen ez zegoen ezer».

II Mundu Gerran babestoki izan zen Robles-Arangiz familiaren etxea, Irkus Robles-Arangizek azaldu duenez. Aurretik, Errepublika garaian, Manu Robles-Arangiz Estatutuaren negoziaketetan partu hartu zuen, Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatu gisa. Horren harira, «gauza gutxi» aipatzen zituela onartu du Irkusek. «Etxean gertatzen zirenak ezin genituen etxetik kanpo esan, salatariak baitzeuden», gehitu du. Ikerrek, Ikus baino gazteagoa, beste ikuspuntu bat ekarri du: «Etxea babesleku genuen, libreki antzezteko, kantatzeko eta dantzatzeko». «Alemanen garaian» familia etxetik jende «asko» igaro zela onartu du. Izan ere, 200 lagun babestu zituzten: «Bordako labe azpian ezkutatzen genituen». Naziek inposatzen zituzten arauak gainditzeko egiten zituzten trikimailuak ere izan ditu hizpide.

1952an Hego Euskal Herrira itzuli ziren, baina gaztelania ez jakitea «oztopo» zela aitortu du. Dena den, peseta baten truke egunero zinemara joaten zirela kontatu du Alatz Robles-Arangizek, eta horri esker ikasi zuten hizkuntza. Neba-arrebek, Bilbon, erdara ez ezik, ogibide ezberdinak ere ikasi zituzten, kartografia batik bat.

Familiaren beste pasarte bat izan dute mintzagai. 1953an Manu Robles-Arangiz espetxeratu zuten, eta urtebete egon zen kartzelan: «Ameriketako sindikatuek eta Vatikanoak egindako presioagatik libre utzi zuten». 

ETAren hastapenetan, sortzailetako batzuekin zuten harremanaren ondorioz, Ugutz eta Alatz Ipar Euskal Herrira itzuli ziren. Egin zuten bidaiaren berri eman du Alatzek: «Donostiara ihes egin genuen igande goizean, eta gaueko 21etan muga pasa nuen pasaportea nuelako; Ugutz Donostian geratu zen lagun baten etxean». Hilabete batez hondartzan lo egin zutela azaldu du.

Ahizpek 'Ainarak' taldea sortu zuten; nebek 'Soroan' laukotea. Beraz, abeslari «fin-finak» ziren familian. «Garaiko klasiko batzuk euskaraz» kantatzen zituztela nabarmendu dute, eta askok hortaz ez zirela jabetu ere azpimarratu dute. 1959an Madrilgo 'Hotel Wellington'-en abestu zuten, 'Los Panchos' taldearekin: «Erregeak ginen, jendea zoratzen zen gu entzutean». 

Xebax Christyk, Manu Robles-Arangiz fundazioko Iparraldeko arduradunak, etxeak familiaren oroimena jasoko duela esan du. «Gure asmoa da etxe hau memoria leku izatea». Familiaren «izpiritua» jarraitzeko asmoa ere dutela azpimarratu du arduradunak.

Jaurlaritza Logoa