Zuzenean

Itxaso Leon - Oinatz Aizpuru

Korda espazioaren alde; «lokalak, erabiltzen dituenarentzat»

Audio_placeholder

Korda espazioaren alde; «lokalak, erabiltzen dituenarentzat»

Loading player...
Iragan asteburuan Korda defendatzeko batu ziren auzokoak.
Iragan asteburuan Korda defendatzeko batu ziren auzokoak. (Auzoan Bizi)

Gasteizko Udalak eta Ensanche21 Zabalguneak Pintoreria 51n kokatutako Korda espazioa desalojatu nahi dute.

Espazio hori 2022ko ekainean okupatu zuten Herrizoma Elikadura Sareak, Zaharraz Harrok eta Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak. Azken horretatik, Haize Agirre izan dugu NAIZ Irratian.

Kontatu digunez, «eragile desberdinek auzoko egoeraren inguruan egiten duten irakurketatik abiatuta eta auzoarentzako erabilera bat eskaini nahian» burutu zuten okupazioa duela hiru urte.

Espazio autogestionatu horrek erabilera anitza izan du denbora honetan. Aldarrikatu du, etxebizitzak bezala, «lokalak ere erabiltzen dituenarentzat izan daitezela, eta ez espekulaziorako tresna edo negoziorako beste baliabide bat».

«Auzoz bete» duten espazioak bere horretan jarrai dezan, borrokan jarraituko dute.

Jaurlaritza Logoa