

Zuzenean 10:15h - 11:00h
MusikHaria
11:00h - 13:00h
Haria 2
13:00h - 14:00h
KirolHaria

Aita Mari erreskate ontziak 108 pertsona salbatu ditu Mediterraneo erdialdean, arrisku larrian zeuden bi ontzitatik. Ana Perez boluntarioak azaldu du «egoera kaxkarrean», «izututa» eta «blai eginda» zeudela salbatu zituztenean.
Halaber, Italiako Gobernuak izan duen jarrera salatu du: «Legeak porturik seguruena eta gertukoena eskaini behar dutela dio, baina urrun dagoena eskaintzen digute». Hori dela eta, itsasoan lau egun eman dituztela salatu du. Gobernuek jartzen dituzten trabak izan ditu hizpide: «Italiako Gobernua ez ezik, Valentziako Gobernuak ere oztopoak jartzen dizkigu». Horrenbestez, Aita Mari ontziaren erreskate lanak «gero eta zailagoak» dira. Jarrera honen aurrean argiki agertu da Perez: «Gure lana egiten jarraituko dugu». Gainera, 15. misio honetan itsasoaren egoera «oso bortitza» zela aitortu du, eta honek erreskatea zaildu duela adierazi du.
Europako Legedi berria ere izan du mintzagai. Lege berriak «trabak besterik ez» dituela jartzen gogor kritikatu du. «Giza eskubideak ez dira errespetatzen», nabarmendu du.