Zuzenean

NAIZ irratia

Adi eta Ari | Intentsiboak edo indartzaileak

[1x22] Ikasgai honetan intentsibo edo indartzailea nola erabili landuko dugu.

Audio_placeholder

Adi eta Ari | Intentsiboak edo indartzaileak

Loading player...
Iñaki Soto, director de GARA, en la fiesta por el 25 aniversario del periódico.
Iñaki Soto, director de GARA, en la fiesta por el 25 aniversario del periódico. (Aritz LOIOLA | FOKU)

NEREA:
Kaixo, Ander!

ANDER:
Kaixo, Nerea, zer moduz?

NEREA:
Hementxe nabil, egunkaria irakurtzen.

ANDER:
Nik aspaldi utzi nion paperezko prentsa irakurtzeari, orain dena Internet bidez egiten dut.

NEREA:
Hara! Baduzu berriak irakurtzeko ohitura?

ANDER:
Bai, esnatu eta egiten dudan lehendabiziko gauza horixe izaten da.

NEREA:
Ni ere saiatzen naiz, baina hedabide bakarra irakurtzeko astia besterik ez dut izaten, eta askotan titularrak bakarrik!

ANDER:
Niri, berriz, asko gustatzen zait era askotako prentsa irakurtzea, horrela komunikabide bakoitzak berri bat nola ematen duen ikus daiteke.

NEREA:
Badakizu aurten GARAk 25 urte beteko dituela?

ANDER:
Jakingo ez dut, ba! Gainera horren ospakizun modura, Artefaktua sortu dute.

NEREA:
Zer da, zehazki?

ANDER:
Nik baino askoz hobe azalduko digu GARAko zuzendari den Iñaki Sotok.

AUDIOA -  Iñaki Soto

NEREA:
Memoriaren inguruan egingo den ariketa kolektiboa izango da.

ANDER:
Eta, horretarako, 1977. urtetik gaur arte gertatutakoak gogoraraziko dizkigute.

NEREA:
Zergatik aukeratu dute abiapuntutzat 1977. urtea?

ANDER:
Urte hartan sortu zutelako Egin egunkaria. Denok dakigun bezala, 1998an Baltasar Garzon epailearen agindu batek egunkaria itxi zuen eta hurrengo egunean sortu zen Euskadi información. Ondoren, 1999an, Gara.

NEREA:
Beraz, 1977 prentsa independentearen sorrerako urtetzat jotzen denez, horixe hartu dute abiapuntu.

ANDER:
Lan handia egin beharko dute ordutik gertaturikoak gogorarazteko.

NEREA:
Azken 47 urte hauetako egun bakoitzeko berriak, egunkariak... A ze lana!

ANDER:
Zuzendariaren hitzetan, helburua «azken mende erdi honetan EH izan denaren irudi erreal bat ematea izango da, irudi partziala, baina erreala», eta, horretarako, lan handia egin beharko dute, bai.  

 

AUDIOA - Iñaki Soto

 

ANDER:
Iñakik aipatu duen bezala, «Kazetaritzaren ibilbidea aro honetan ez da borobil-borobila izan, baina gu saiatuko gara Artefaktuarekin forma bat ematen, ikusgarria eta zentzu bat edukiko duena».

NEREA:
Aizu, Ander, askotan erabiltzen ditugu errepikapenak gradua handitu edo txikitzeko.

ANDER:
Bai, adibidez, pilota partida asko bizi-biziak izaten dira, mugimendu handikoak.

NEREA:
Ziur kirolariek neka-neka eginda amaitzen dutela.

ANDER:
Gogoratzen aurrekoan mahai gainean zegoen armiarma handi-handia?

NEREA:
Tira, Ander, txiki-txikia zen eta!

ANDER:
Gezurra! Gau osoan zehar amesgaiztoak besterik ez nituen izan.

NEREA:
Amesgaiztoak, ziur, Egin itxi zenetik, bertako langile eta ingurukoek izan dituztenak.

ANDER:
Zoritxarrez, lotan bakarrik agertu ez direnak, eta urte luzez zama izan direnak.

NEREA:
Jendearen elkartasunari esker, hainbat egoerari aurre egitea lortu dute.

ANDER:
Eta horiei guztiei ere errekonozimendua aitortu eta egindakoa eskertzeko ere izango da Artefaktua.

 

AUDIOA-  Iñaki Soto

ANDER:
Poz-pozik hartuko dute horrelako ekimen bat Egineko langileek, seguru.

NEREA:
Izan ere, oso garrantzitsua da denon artean gertaturikoa ez ahaztea.

ANDER:
Hala da, bai. Azken batean, askotan esan ohi den bezala, izan zirelako gara, garelako izango dira.

NEREA:
Horrexegatik ikasten eta gogoratzen jarraituko dugu.

ANDER:
Eta hainbat komunikabidek edo agintarik esaten dutena itsu-itsuan ez jarraitzen.

NEREA:
Zuk oraintxe egin duzun bezala, errepikapenera jotzea ohikoa da gradua handitu eta txikitzeko,

ANDER:
Eta horixe egin dugu gaurkoan.

NEREA:
Hala da.

ANDER:
Gaurko eguna bikaina izan da, borobil-borobila.

NEREA:
Ez nago eroso aulki honetan, txiki-txikia delako.

ANDER:
Guk ez dugu entzuleek asper-asper eginda bukatzea nahi, beraz, hementxe utziko ditugu gaurkoak.

NEREA:
Primeran, beste batean jarraituko dugu gure ikasketekin! Agur!

ANDER:
Agur!

Jaurlaritza Logoa