Zuzenean

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria

Karbohidratoen garrantzia kirola egin bitartean eta ondoren

Nahikoa karbohidrato sartzen ahal dituzu kirola egiterakoan? Ezagutu hauen funtsezko papera entrenamendu edo lehiaketan zehar eta ondoren, errekuperazio prozesuan. Errendimendua hobetzeko eta errekuperatzeko estrategiei buruz mintzatu gara Ainhoa Aierdi Sasoituz zentroko kirol nutrizionistarekin.

Audio_placeholder

Karbohidratoen garrantzia kirola egin bitartean eta ondoren

Loading player...
Senpereko Traileko anoa-gunea.
Senpereko Traileko anoa-gunea. (Bob EDME)

Ariketan zehar, karbohidratoak giharren energia-iturri nagusia dira. Saio luze edo gogorretan kontsumitzeak errendimenduari eusten, nekea saihesten eta ahalegin fisikoari eusten laguntzen du. Edari isotonikoak, gelak edo frutak bezalako aukerak ezin hobeak dira une honetan.

Jardueraren ondoren, funtsezkoa da gastatutako glukogeno-deposituak berriz betetzea. Entrenatu ondorengo lehen orduan karbohidratoak hartzea, proteina-iturri batekin konbinatuta, bizkorrago eta eraginkorrago berreskuratzen laguntzen du. Horrek aukera ematen dio kirolariari hurrengo saiorako prest egoteko, energia gehiagorekin eta lesio-arrisku txikiagoarekin. Hau guztia eta gehiago azaldu digu Ainhoa Aierdi Sasoituz zentroko kirol nutrizionistak.

Jaurlaritza Logoa