

Zuzenean 08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
10:15h - 11:00h
MusikHaria

Batera plataforma berrantolatu da eta maiatzarekin hasiko dira bide-instituzionalerako urratsak ematen. Estatus bereziko lurralde kolektibitatea bilakatzea finkatu dute helmuga gisa, eta hori, hain zuzen ere, galdegingo dute maiatzatik aintzin. Jean Claude Mailharinek hori bera azaldu du: «Elkargoak babestu ez dituen gaietan lidergotza hartu nahi dugu».
Mailharinek Elkargoaren eskumenak nahikoak ez direla salatu du, «politika publikoetan eta euskararen babesean ahul gelditu da». Frantziako Asanbladaren babesarekin zalantzati agertu da, baina «borrokan» jarraituko dutela azpimarratu du: «200 urte eman genituen Elkargoa sortzeko borrokan». Beraz, orain arteko lortutako emaitzak «behin betikoak» ez direla azaldu eta «autonomia eta eskumen gehiago» nahi dituztela aldarriaktu du.
Elkargoko hautetsiak konbentzitu beharko dituztela aitortu du ere: «Duela 10 urte bildu genituen kolore guztietako hautetsiak, beraz, anitz sailetan badela zer egin frogatuz konbentzituko ditugu orain». Batera plataformaren estrategia hori izango dela azaldu du, Elkargoaren sorrerak «paisaia aldatu» duela kontuan hartuz. Lyongo adibidea bide-orri interesgarritzat jo du, baina Pirinio Atlantikoetako Departamendua traba izango dela esan du ere bai.